lunes, 11 de abril de 2016

6. BUKAERARIK GABEKO AMAIERA...

Iritsi da ikasgai honen amaiera, ibilbide honen bukaera, etapa honen itxiera... etapa eta prozesu guztiek amaiera bat dute, baina amaiera hori norberak ematen dio itxiera, edo sarritan esaten dugun "punto eta aparte" hori. Ibilbide honetan erreferente izan diren bi pertsona izan ditugu, ibilbidean zehar gidatu gaituztenak, alegia, urratsez urrats joateko ahalbidetu gaituztenak. Bada, ibilbide hori amaierara heldu da, baina esan bezala bakoitzak ematen dio nahi duen amaiera, eman nahi badio, noski.
Input batzuk jaso ditugu eta norberak erabakitzen du input horiei erabilgarritasuna eman edo ez, edo zenbateraino bereganatu. Teknologia berriak izeneko ikasgai honetan hainbat gauza burutu izan ditugu, batzuk beste batzuk baino gustukoagoak eta alderantziz, baina esan beharra daukat denetik zerbait ikasi dudala eta bakoitzetik zerbait atera dudala bizitza errealera aplikatu ahal izateko.
2 etapa izan ditut ibilbide honetan, batak eta besteak ezberdintasun handiak izan dituzte, hala nola, ikasteko modua, irakasleak irakasteko erabili duen modua, eginiko jarduerak... Hala ere, denetik zerbait ikasi arren, hobetzekoak identifikatzeko aukera ere izan dut.
Hasierako etapan, Joxemirekin egin genituen proiektu ezberdinek hasieran beldurra eta noraeza eragin zidaten arren, egiten nituen bitartean interesa areagotzen joan zen poliki-poliki, baina hutsune bat geratu zaidala sumatzen dut, esaterako "Videoconferencias" izeneko jarduera egin genuenean. Egunak eta eguna eman nituen "incidente crítico" hori zein izango zen pentsatzen, agobiatzera heldu nintzen. Ondoren, denbora bat hartu eta bideoa grabatzeko nire denbora hartu nuen, gustura geratu nintzen azkenengo emaitzarekin eta ilusioz eta jakin-minez beteta joan nintzen egun horretan klasera, ikaskide guztien bideoak ikusi eta horrekin zer egingo genuenaren jakin-minez.
Beno ba, gauza da, bideo horiek ikusteko aukera guk geuk eskatu genuela, ez zen denborarik egon bideo guztiak ikusteko, nirea adibidez ez genuen ikusi, eta gainera bideoak ikusi eta gero hor amaitu zen dena, ez genuen gehiagorik egin. Hori dela eta, lan bat egin eta horretatik ezer eraginkorra ez ateratzeak ez zait bat ere gustatzen.
Bigarren etapan, Danirekin pintzelada asko eman ditugula uste dut, programa eta aplikazio anitzak ezagutzeko aukera izan dugu baina ez dugu inon gustatuko litzaidakeen bezala sakondu.

Hala ere, dena ez da txarra, hasieran esan bezala ibilbide baten lehenengo pausuak ematera bultzatu gaituzte, urratsak erakutsiz eta leiho batzuk zabalduz. Horregatik jarri dut BUKAERARIK GABEKO AMAIERA izenburu gisa, hemendik aurrera norberaren esku dagoelako zer hartu eta zertarako. Denbora aldetik aukera anitzagoak eskaintzeko denbora nahikoa egon ez dela onartzen dut, eta behintzat inoiz ikusi gabeko gauzak ikusteko, ezagutzeko eta erabilgarritasuna emateko leiho txikitxoak zabaldu ditut. Beraz, gaurtik aurrera NIRE ESKU DAGO ibilbideari jarraikortasuna eman edo ez.  

jueves, 31 de marzo de 2016

5. NIRE PLE

Zenbat aldiz erabili izan ditugu IKTei dagozkien aplikazio eta programak gure egunerokotasunean zenbait gauza kudeatzeko? Izan ere, ikerlari rolean jarriz, jadanik prozesu horretan nagoela kontuan izanik, nire ikerketa proiektuak kudeatu eta garatu ahal izateko zenbait bide aukeratzen ditut, Personal Learning Environment deritzon arlo horri erreferentzia eginez bereziki. Hori dela eta, ikerketa bat aurrera eraman ahal izateko, badaude jarraitu beharreko pausu batzuk, alegia, bilaketa, moldaketa, sorkuntza eta partekatzea.
Pausu horiek kontuan izanik, zer da horiek garatzeko erabiltzen dudana? Ikusi daitekeen bezala, nire PLEa izango litzatekeen posterra dugu bertan, prozesuan zehar erabiltzen dudana adierazten duena. Antzeman daitekeen lez, nire PLEa sortzerako orduan pentsatu baino programa gehiago erabiltzen ditudala ohartu naiz. Konturatu naiz nire egunerokotasunean interneten erabat murgilduta nagoela eta arlo akademikoari dagokionez hori ezinbesteko tresnatzat hartu dudala, esaterako noraino heldu naitekeen ikusi eta gero.

Mila aukera eman dizkit posterrean agertzen diren bide eta tresna ezberdinek eta horiek nire prozesua eta gerora lortu beharreko emaitzetan aberastasuna dakartzatela ikusi dut, prozesu hori erraztu eta eraginkorra bihurtzen delarik, alegia. 

miércoles, 23 de marzo de 2016

4. INFORMAZIO GALDUAREN BILA + INFOXIKAZIOA

INFORMAZIO GALDUAREN BILA

Badaude mila iturri sarean informazioa bilatzea baliatzen gaituztenak, edonon eta edozer bilatu dezakegu. Ikerlari arloari erreferentzia eginez, badaude aldizkari batzuk non gure ikerketa proiektuetarako informazio baliagarria eta esanguratsua aurkitu dezakegun, esaterako, Comunicar aldizkaria. Klasean aldizkari hura aukeratu genuen informazio galduaren bila deritzon ariketa garatu ahal izateko. Beraz, ondorengo puntuak kontuan hartuz Comunicar aldizkarian bilaketak nola egiten direnen bideoa txertatuko dut:


  • Sarbidea
  • Izen-ematea
  • Bilaketa arrunta eta aurreratua
  • Bilaketa erregistroak
  • Gordetzea




Bideoan ikusi daitekeen bezala, oso erraza da aldizkari horretan gure ikerketa proiekturako informazioa bilatzea. Hori kontuan izanik, aipatzekoa da online dauden aldizkari gehienak modu antzekoan funtzionatzen dutela, beraz, bideoa ikusita eta jarraitu beharreko pausuak argi izanda edozein aldizkarietan zerbait bilatzeko ez da arazorik egongo. 

Aurretik ezagutzen nuen aldizkari hau, halaber, beste aldizkari batzuk ere erabiltzen ditut informazioa bilatzeko, hala nola, Aula de innovacion, Revista de Psicodidáctica, Hik Hasi, Web of Science, Dialnet... Egia da ezin garela geratu aldizkari batekin soilik, bertan agertzen diren artikulu guztiek ez luketeelako gure ikerketa proiektuaren marko teorikoa osatuko, beraz, argi izan behar dut, eta jada badut, aldizkari bat baino gehiagotan arakatu behar dudala emaitza aberasgarri eta osotua lortu nahi badut. 

Bideoaren sorkuntzari dagokionez, bitxikeri gisa, Screencast programarekin grabatu genuen, taldean, eginiko bilaketa. Horretarako, programa hori jeitsi eta modu eroso eta errazean pantailan egiten duguna grabatzeko. Programa honek ere ahotsa grabatzeko aukera ematen du, beraz, bideoa dinamikoagoa izateko ahotsa sartu genion. 

Interesatuta egonez gero, hona hemen pantaila grabatzeko programaren esteka:
https://screencast-o-matic.com/home  


INFOXIKAZIOA - Zer da? Jasan izan dugu noizbait?

INFOXICACIÓN: "Si buscamos una explicación sencilla sobre que s la infoxicación deberíamos decir que la infoxicación es la sobrecarga de información o exceso de información provocada por la profusión de contenidos en Internet.
Este fenómeno afecta especialmente a los profesionales del conocimiento, a casi todos los directores en una organización y por extensión a todos los usuarios de Internet en mayor o menor medida. Creo que en general pocas personas se libran.
Si has padecido alguno de estos síntomas alguna vez, has sufrido infoxicación:

·         Agobio o ahogo derivado de la cantidad de datos o informaciones.
·         Parálisis por un volumen ingente de información
       Desconcierto ante tanto contenido sobre un tema."
      
Iturria: http://papelesdeinteligencia.com/que-es-la-infoxicacion/

Hona hemen INFOXIKAZIOA errepresentatzen duten zenbait irudi eta horren esanahia azaltzen duten bideo bi:




Behin baino gehiagotan jasan izan dut "Infoxikazioa" deritzon hori, batez ere lan proiektuetarako informazioa bilatzean. Mila lehio zabaldik, mila webgune, mila esteka... laburbilduz, ordenagailuaren pantailaren goikaldea begiratzerakoan sentitzen den agobio hori hainbeste leiho zabalik izatean. Orain master amaierako lanarekin nagoela, eta jada marko teorikoarekin aurrera egiten nabilela, informazio iturri ezberdinak aurkitu eta gero informazio bera toki ezberdinetan aurkitu dut, eta lehen esan bezala, nire ordenagailuaren goikaldea lehioz betetzen da eta horrek infoxikazioa sentitzera narama. 

Irudiek ongi azaleratzen duten bezala, aurkitutako informazio guztia pantaila barrutik irtengo balitz bezala sentitzn dut, antolatu ezina, pilatu ezina... eta egia esan ez da oso atsegina sentsazio hori izatea. Horregatik guztiagatik, aurkitzen dugun informazio hori nola antolatu pentsatu behar dugu!

martes, 1 de marzo de 2016

3. PLE: Entorno personal de aprendizaje - Ikasketa inguru pertsonala


Castañeda eta Adellen (2013) testua erreferentzia bezala hartuta ondorengo mapa kontzeptuala sortu genuen ikaskuntza kooperatiboa deritzon metodologiaren bitartez. Talde txikitan banatu, talde bakoitzak artikuluaren atal bat irakurri eta work coffe baten bidez mapa osatzea lortu genuen.

NABIGATZAILEAK: Non bilatzen dugun informazioa? Bilaketaren praktikotasuna bilatzen dugu?

Badaude nabigaitzaile bat baino gehiago nahi beste informazio bilatzeko, esaterako, hauexek dira gehien erabiltzen direnak eta ezagunenak direnak:
  • Internet explorer
  • Firefox
  • Chrome



Esan beharra daukat ez dela lehenengo aldia Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen dudana, izan ere, gaur egun erabiltzen dudan nabigatzailea (Chrome) erabili baino lehen, etxean ordenagailu "handia" nuenean hori erabiltzen nuen, baina nahiko zaharkituta geratu dela uste dut. Hala ere, klasean aurreko ariketa egiterakoan gauza berriak ikasi nituen eta baliagarriak direla iruditzen zaizkit. Horrekin lotuta, pena bat da gaur egun erabiltzen dudan nabigatzailearen inguruan gauza berri gehiago ikasi ez izana, eta nabigatzailea aztertzeko aukeraketa egiterakoan zaharkituta geratu den hori aztertu izana. Hori dela eta, ikaskideek eginiko aurkezpenak interes handikoak izan zirela iruditu zitzaizkidan eta horren arira, gauza berriak ikasteko gogoa geratu zaitzaidanez ikaskideen blogak arakatzera jo nuen. 

Bestalde, nabigatzaileen erabileraren atzean asko dago, asko! Izan ere, erabilera arrunta garatzen dugu bilaketa bat egiterakoan baina praktikotasunera jo behar dugu. Zergatik? Badaudelako erremintak bilaketa prozesua erraztu eta arintzen dutenak, hala nola, "favoritos"-en gorde daitezkeen web orrialdeak, behin eta berriz helbide hori idazteko beharra ez izateko, edo plugins-ak, deskargak egiterakoan denbora aurrezteko. 

Mundu zabala da nabigatzaileena, eta oraindik handiegia geratzen zaizkidan arren poliki-poliki beharren arabera praktikotasun hori bilatzera joz gero, bertan ibiltzea erosotasuna dakar. Beraz, ikerketa paperean jarriz, garrantzitsua dela esango nuke, garrantzitsua eta zenbaitetan beharrezkoa ere. 



2016ko otsailak 29

miércoles, 17 de febrero de 2016

2. AZTARNAK UTZIZ



"Dales una máscara y te dirán la verdad" (Orson Wells)
-Emozioen isla
-Identitatearen inguruan hausnarketa

Gero eta menpekotasun gehiago daukagula erakusten dugu gure egunerokotasunean teknologia berriekin, has gaitezen zenbatzen bestela egunean zehar erabiltzen duguna, eta hori kenduko baligute? Jakingo genuke IKT horiek gabe gure egunerokotasunari aurre egiten? Askotan pentsatu izan dut, orain hain modan dagoen Whatsappa kenduko bagenu? Lagunartean ere eztabaida bera sortu zen egun batean, noraino Whatsappa? Bizitzako arlo ezberdinetan BEHARREZKOA bihurtu den tresna dela esango nuke, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere. Nork ez dauka talde lanak egiteko Whatsapp talde bat? Edo bidaiak egiteko beste bat? Tresna egokia dela argi daukat, baina askotan ez dakigu modu egokian erabiltzen, eta horrek menpekotasuna sortzen du gure baitan.

Gauza bera gertatzen da sare sozialekin, bloggeko aurreko sarreran ere aipatu nuen bezala horien menpe ere bilakatu gara. Baina ez gaitezen berdinera bueltatu, horrelako teknologiak erabiltzean uneoro arrastoa uzten dugula adierazi nahi dut horrekin, besterik ez. Ez daukat ideiarik noraino heldu daitezkeen arrasto teknologiko horiek, ez dut imajinatzen ere, baina auskalo zer dagoen txuri-urdinez apaindutako orrialde horren atzean, auskalo!

-erpurutxo teknologikoa -






¡Mas que humanos! bideoa ikusi eta aztertu genuen, hona hemen bideoa:
+HUMANOS

Horrekin guztiarekin, lehenengo taldeko lanari ekin genion, hala nola, teknologia berriak eta hezkuntza berrikuntzaren inguruan egin diren ikerketa proiektu ezberdinak identifikatu eta aztertu genituen. Ezagutzen ez genituen web orrialdeak ezagutzeko aukera izan genuen, eta aurretik genekien hori aberastea lortu genuen gainontzeko ikaskideekin, gure posterrak partekatu baikenituen. Hona hemen prozesu horren isla:

1. E-LEARNING
-Hizkuntzak
-Ikaskuntza kooperatiboa
-Campus birtuala
-U-Learn

2. DISEINUA, GARAPENA ETA EBALUAZIOA
-IKTen inplementazioa

3. IKTak ESKOLAN
-Eskola 2.0

4. ALFABETIZATZ DIGITALA
-Erronka digitalak
-"Pequeciencia"







Lehenengo, taldeka, proiektu ezberdinak identifikatu eta denbora mugatu batean aurkitutako hori mapa kontzeptual batean islatu genuen. Ondoren, gainontzeko ikaskideekin partekatu genuen guk sortutako hori, eztabaida eta iritzien trukaketaren bidez. 

martes, 16 de febrero de 2016

1. URRATSA

Ni, ordenagailuaren aurrean, aurrera begiratu eta bi argazki, begirada hara zuzentzen dut eta elkarren artean ezberdintasun nabariak aurkitzen ditut. Bata bestea baino erakargarriagoa egiten zait. Zergatik? Pertsona talde bat mahai baten inguruan, lotura nagusia IKTak. Noraino gara gu? IKTak erabiltzean zer da bilatzen duguna? Zerk asetzen gaitu? Mila galdera sortzen zaizkit gai honen inguruan. Izan ere, teknologia berrien bidea oso arin doa, batzuetan ez gara ohartzen zer nolako abiadura hartzen duen mundu honek ez eta noraino heldu daitekeen.



A r r i s k u R I K ?  I R U D I M E N A   v s   F I K Z I O A .  

Sare sozialak, gazteon bizitza birtuala. BIZI-tza BI-koitza.

Idatzi, partekatu, komunikatu, argazki bat igo, bideo bat, etiketak, atsegiteak... mila modu mundu amaigabe honetan. Guk erabakitzen dugu zer eta norekin partekatu, zergatik eta zertarako. Hala ere, horren menpe bizi garela pentsatzen dut sarritan eta gure egunerokotasunean "konektatuak" sentitzeko beharra sumatzen dugu.

"Guk, azala laztantzen dugu". Horren atzean zer dagoen ez dugu imajinatu  ere egiten. Ezin dugu imajinatu ez dakigulako, eta ez dugu inoiz jakingo, arriskurik badagoen edo ez. Ezin gaituzte eraman menperatzen ez dugun bide batetik. Askotan ezin gara fidatu ikusten dugunaz, orduan, nola fidatu ikusten ez dugunaz? Ikerketarako bidea hasi besterik ez dugu egin. 


MANIPULAZIO MEDIATIKOAREN 10 ESTRATEGIA - Noam Chomsky


Balora ezazu daukazuna! Opari bat ederra izan daiteke!




2016ko otsailak 15, astelehena.

lunes, 15 de febrero de 2016

0.IBILBIDEAREN HASIERA- NONDIK NATOR ETA NORA NOA?

1993an jaioa, Itsasne, Elorriarra. Haur Hezkuntzako gradua egin nuen Huhezin (Eskoriatzan) eta jarraian Psikodidaktikako Masterra egitera bultzatu ninduen zerbaitek. Haur Hezkuntzako gradua hasi nuenean, eta batez ere lehenengo praktika aldia burutu nuenean argi geratu zitzaidan zein zen nire bidea, hezkuntzan murgiltzea, alegia. Hezkuntza bizitzaren gakoa izanik, eta batez ere gure bizitzako etaparik garrantzitsuena 0-6 adin tartea dela kontuan hartuta, zenbat gauza aldatu daitezke? Zerrenda bat osatzera joango banintz, uste  dut ez nukeela inoiz ere ez amaituko. Horrek piztu zidan master honetan barrena bidaiatzera, nire ikasketak Haur Hezkuntzako graduan soilik ezin ziren geratu, beraz, ibilbidea hasi berri dagoenez, oraingoan teknologia berrien munduan bidaiatzea tokatzen zait. 

Gizartea eraldatzen doa, aurrerapausoak nabari dira gaur egungo gizartean, zenbait arlotan esaterako, eta hezkuntza horietako bat izanik, ez al dugu horren berri izan behar? Noski, ez dugu imaginatzen ere zer nolako abantailak eta aberastasuna ekar ditzaketen teknologia berriek gure esparruan. Hori horrela, "Nuevas tecnologías e innovación educativa" deritzon ikasgaia hasi berri dugu, eta Esperientzia digitalak izendaturiko blog honetan ikasgaian zehar egingo dudan ibilbidea islatuko dut; taldeko zein bakarkako ariketak, hausnarketa pertsonalak... Ibilbide interesgarria eta benetan aberatsa izango delakoan nago, denetik ikasten da eta ez daukat bat ere zalantzarik ikasgaiko klase bakoitzetik, hau da, ibilbideko pauso bakoitzetik nire lanbiderako eta arlo pertsonalerako baliagarria izango den zerbait aterako dudala.

Horrekin guztiarekin, gogotsu nago ibilbide horretan murgiltzeko, beraz... lehenengo urratsa emanda, has dezagun bidea!