Zenbat aldiz erabili izan ditugu IKTei dagozkien aplikazio eta programak
gure egunerokotasunean zenbait gauza kudeatzeko? Izan ere, ikerlari rolean
jarriz, jadanik prozesu horretan nagoela kontuan izanik, nire ikerketa
proiektuak kudeatu eta garatu ahal izateko zenbait bide aukeratzen ditut, Personal Learning Environment deritzon
arlo horri erreferentzia eginez bereziki. Hori dela eta, ikerketa bat aurrera
eraman ahal izateko, badaude jarraitu beharreko pausu batzuk, alegia, bilaketa,
moldaketa, sorkuntza eta partekatzea.
Pausu horiek kontuan izanik, zer da horiek garatzeko erabiltzen dudana?
Ikusi daitekeen bezala, nire PLEa izango litzatekeen posterra dugu bertan,
prozesuan zehar erabiltzen dudana adierazten duena. Antzeman daitekeen lez,
nire PLEa sortzerako orduan pentsatu baino programa gehiago erabiltzen ditudala
ohartu naiz. Konturatu naiz nire egunerokotasunean interneten erabat murgilduta
nagoela eta arlo akademikoari dagokionez hori ezinbesteko tresnatzat hartu
dudala, esaterako noraino heldu naitekeen ikusi eta gero.
Mila aukera eman dizkit posterrean agertzen diren bide eta tresna
ezberdinek eta horiek nire prozesua eta gerora lortu beharreko emaitzetan
aberastasuna dakartzatela ikusi dut, prozesu hori erraztu eta eraginkorra
bihurtzen delarik, alegia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario