lunes, 11 de abril de 2016

6. BUKAERARIK GABEKO AMAIERA...

Iritsi da ikasgai honen amaiera, ibilbide honen bukaera, etapa honen itxiera... etapa eta prozesu guztiek amaiera bat dute, baina amaiera hori norberak ematen dio itxiera, edo sarritan esaten dugun "punto eta aparte" hori. Ibilbide honetan erreferente izan diren bi pertsona izan ditugu, ibilbidean zehar gidatu gaituztenak, alegia, urratsez urrats joateko ahalbidetu gaituztenak. Bada, ibilbide hori amaierara heldu da, baina esan bezala bakoitzak ematen dio nahi duen amaiera, eman nahi badio, noski.
Input batzuk jaso ditugu eta norberak erabakitzen du input horiei erabilgarritasuna eman edo ez, edo zenbateraino bereganatu. Teknologia berriak izeneko ikasgai honetan hainbat gauza burutu izan ditugu, batzuk beste batzuk baino gustukoagoak eta alderantziz, baina esan beharra daukat denetik zerbait ikasi dudala eta bakoitzetik zerbait atera dudala bizitza errealera aplikatu ahal izateko.
2 etapa izan ditut ibilbide honetan, batak eta besteak ezberdintasun handiak izan dituzte, hala nola, ikasteko modua, irakasleak irakasteko erabili duen modua, eginiko jarduerak... Hala ere, denetik zerbait ikasi arren, hobetzekoak identifikatzeko aukera ere izan dut.
Hasierako etapan, Joxemirekin egin genituen proiektu ezberdinek hasieran beldurra eta noraeza eragin zidaten arren, egiten nituen bitartean interesa areagotzen joan zen poliki-poliki, baina hutsune bat geratu zaidala sumatzen dut, esaterako "Videoconferencias" izeneko jarduera egin genuenean. Egunak eta eguna eman nituen "incidente crítico" hori zein izango zen pentsatzen, agobiatzera heldu nintzen. Ondoren, denbora bat hartu eta bideoa grabatzeko nire denbora hartu nuen, gustura geratu nintzen azkenengo emaitzarekin eta ilusioz eta jakin-minez beteta joan nintzen egun horretan klasera, ikaskide guztien bideoak ikusi eta horrekin zer egingo genuenaren jakin-minez.
Beno ba, gauza da, bideo horiek ikusteko aukera guk geuk eskatu genuela, ez zen denborarik egon bideo guztiak ikusteko, nirea adibidez ez genuen ikusi, eta gainera bideoak ikusi eta gero hor amaitu zen dena, ez genuen gehiagorik egin. Hori dela eta, lan bat egin eta horretatik ezer eraginkorra ez ateratzeak ez zait bat ere gustatzen.
Bigarren etapan, Danirekin pintzelada asko eman ditugula uste dut, programa eta aplikazio anitzak ezagutzeko aukera izan dugu baina ez dugu inon gustatuko litzaidakeen bezala sakondu.

Hala ere, dena ez da txarra, hasieran esan bezala ibilbide baten lehenengo pausuak ematera bultzatu gaituzte, urratsak erakutsiz eta leiho batzuk zabalduz. Horregatik jarri dut BUKAERARIK GABEKO AMAIERA izenburu gisa, hemendik aurrera norberaren esku dagoelako zer hartu eta zertarako. Denbora aldetik aukera anitzagoak eskaintzeko denbora nahikoa egon ez dela onartzen dut, eta behintzat inoiz ikusi gabeko gauzak ikusteko, ezagutzeko eta erabilgarritasuna emateko leiho txikitxoak zabaldu ditut. Beraz, gaurtik aurrera NIRE ESKU DAGO ibilbideari jarraikortasuna eman edo ez.