"Dales una máscara
y te dirán la verdad" (Orson Wells)
-Emozioen
isla
-Identitatearen
inguruan hausnarketa
Gero eta
menpekotasun gehiago daukagula erakusten dugu gure egunerokotasunean
teknologia berriekin, has gaitezen zenbatzen bestela egunean zehar erabiltzen
duguna, eta hori kenduko baligute? Jakingo genuke IKT horiek gabe gure
egunerokotasunari aurre egiten? Askotan pentsatu izan dut, orain hain modan
dagoen Whatsappa kenduko bagenu?
Lagunartean ere eztabaida bera sortu zen egun batean, noraino Whatsappa? Bizitzako arlo ezberdinetan
BEHARREZKOA bihurtu den tresna dela esango nuke, bai pertsonalki eta baita
profesionalki ere. Nork ez dauka talde lanak egiteko Whatsapp talde bat? Edo bidaiak egiteko beste bat? Tresna egokia
dela argi daukat, baina askotan ez dakigu modu egokian erabiltzen, eta horrek
menpekotasuna sortzen du gure baitan.
Gauza bera
gertatzen da sare sozialekin, bloggeko
aurreko sarreran ere aipatu nuen bezala horien menpe ere bilakatu gara. Baina
ez gaitezen berdinera bueltatu, horrelako teknologiak erabiltzean uneoro
arrastoa uzten dugula adierazi nahi dut horrekin, besterik ez. Ez daukat
ideiarik noraino heldu daitezkeen arrasto teknologiko horiek, ez dut imajinatzen
ere, baina auskalo zer dagoen txuri-urdinez apaindutako orrialde horren atzean,
auskalo!
-erpurutxo teknologikoa -
¡Mas que humanos! bideoa ikusi eta aztertu genuen, hona hemen bideoa:
+HUMANOS
Horrekin
guztiarekin, lehenengo taldeko lanari ekin genion, hala nola, teknologia
berriak eta hezkuntza berrikuntzaren inguruan egin diren ikerketa proiektu
ezberdinak identifikatu eta aztertu genituen. Ezagutzen ez genituen web
orrialdeak ezagutzeko aukera izan genuen, eta aurretik genekien hori aberastea
lortu genuen gainontzeko ikaskideekin, gure posterrak partekatu baikenituen. Hona
hemen prozesu horren isla:
1. E-LEARNING
-Hizkuntzak
-Ikaskuntza kooperatiboa
-Campus birtuala
-U-Learn
2. DISEINUA, GARAPENA ETA EBALUAZIOA
-IKTen inplementazioa
3. IKTak ESKOLAN
-Eskola 2.0
4. ALFABETIZATZ DIGITALA
-Erronka digitalak
-"Pequeciencia"
1. E-LEARNING
-Hizkuntzak
-Ikaskuntza kooperatiboa
-Campus birtuala
-U-Learn
2. DISEINUA, GARAPENA ETA EBALUAZIOA
-IKTen inplementazioa
3. IKTak ESKOLAN
-Eskola 2.0
4. ALFABETIZATZ DIGITALA
-Erronka digitalak
-"Pequeciencia"
Lehenengo, taldeka, proiektu ezberdinak identifikatu eta
denbora mugatu batean aurkitutako hori mapa kontzeptual batean islatu genuen.
Ondoren, gainontzeko ikaskideekin partekatu genuen guk sortutako hori,
eztabaida eta iritzien trukaketaren bidez.








