jueves, 31 de marzo de 2016

5. NIRE PLE

Zenbat aldiz erabili izan ditugu IKTei dagozkien aplikazio eta programak gure egunerokotasunean zenbait gauza kudeatzeko? Izan ere, ikerlari rolean jarriz, jadanik prozesu horretan nagoela kontuan izanik, nire ikerketa proiektuak kudeatu eta garatu ahal izateko zenbait bide aukeratzen ditut, Personal Learning Environment deritzon arlo horri erreferentzia eginez bereziki. Hori dela eta, ikerketa bat aurrera eraman ahal izateko, badaude jarraitu beharreko pausu batzuk, alegia, bilaketa, moldaketa, sorkuntza eta partekatzea.
Pausu horiek kontuan izanik, zer da horiek garatzeko erabiltzen dudana? Ikusi daitekeen bezala, nire PLEa izango litzatekeen posterra dugu bertan, prozesuan zehar erabiltzen dudana adierazten duena. Antzeman daitekeen lez, nire PLEa sortzerako orduan pentsatu baino programa gehiago erabiltzen ditudala ohartu naiz. Konturatu naiz nire egunerokotasunean interneten erabat murgilduta nagoela eta arlo akademikoari dagokionez hori ezinbesteko tresnatzat hartu dudala, esaterako noraino heldu naitekeen ikusi eta gero.

Mila aukera eman dizkit posterrean agertzen diren bide eta tresna ezberdinek eta horiek nire prozesua eta gerora lortu beharreko emaitzetan aberastasuna dakartzatela ikusi dut, prozesu hori erraztu eta eraginkorra bihurtzen delarik, alegia. 

miércoles, 23 de marzo de 2016

4. INFORMAZIO GALDUAREN BILA + INFOXIKAZIOA

INFORMAZIO GALDUAREN BILA

Badaude mila iturri sarean informazioa bilatzea baliatzen gaituztenak, edonon eta edozer bilatu dezakegu. Ikerlari arloari erreferentzia eginez, badaude aldizkari batzuk non gure ikerketa proiektuetarako informazio baliagarria eta esanguratsua aurkitu dezakegun, esaterako, Comunicar aldizkaria. Klasean aldizkari hura aukeratu genuen informazio galduaren bila deritzon ariketa garatu ahal izateko. Beraz, ondorengo puntuak kontuan hartuz Comunicar aldizkarian bilaketak nola egiten direnen bideoa txertatuko dut:


  • Sarbidea
  • Izen-ematea
  • Bilaketa arrunta eta aurreratua
  • Bilaketa erregistroak
  • Gordetzea




Bideoan ikusi daitekeen bezala, oso erraza da aldizkari horretan gure ikerketa proiekturako informazioa bilatzea. Hori kontuan izanik, aipatzekoa da online dauden aldizkari gehienak modu antzekoan funtzionatzen dutela, beraz, bideoa ikusita eta jarraitu beharreko pausuak argi izanda edozein aldizkarietan zerbait bilatzeko ez da arazorik egongo. 

Aurretik ezagutzen nuen aldizkari hau, halaber, beste aldizkari batzuk ere erabiltzen ditut informazioa bilatzeko, hala nola, Aula de innovacion, Revista de Psicodidáctica, Hik Hasi, Web of Science, Dialnet... Egia da ezin garela geratu aldizkari batekin soilik, bertan agertzen diren artikulu guztiek ez luketeelako gure ikerketa proiektuaren marko teorikoa osatuko, beraz, argi izan behar dut, eta jada badut, aldizkari bat baino gehiagotan arakatu behar dudala emaitza aberasgarri eta osotua lortu nahi badut. 

Bideoaren sorkuntzari dagokionez, bitxikeri gisa, Screencast programarekin grabatu genuen, taldean, eginiko bilaketa. Horretarako, programa hori jeitsi eta modu eroso eta errazean pantailan egiten duguna grabatzeko. Programa honek ere ahotsa grabatzeko aukera ematen du, beraz, bideoa dinamikoagoa izateko ahotsa sartu genion. 

Interesatuta egonez gero, hona hemen pantaila grabatzeko programaren esteka:
https://screencast-o-matic.com/home  


INFOXIKAZIOA - Zer da? Jasan izan dugu noizbait?

INFOXICACIÓN: "Si buscamos una explicación sencilla sobre que s la infoxicación deberíamos decir que la infoxicación es la sobrecarga de información o exceso de información provocada por la profusión de contenidos en Internet.
Este fenómeno afecta especialmente a los profesionales del conocimiento, a casi todos los directores en una organización y por extensión a todos los usuarios de Internet en mayor o menor medida. Creo que en general pocas personas se libran.
Si has padecido alguno de estos síntomas alguna vez, has sufrido infoxicación:

·         Agobio o ahogo derivado de la cantidad de datos o informaciones.
·         Parálisis por un volumen ingente de información
       Desconcierto ante tanto contenido sobre un tema."
      
Iturria: http://papelesdeinteligencia.com/que-es-la-infoxicacion/

Hona hemen INFOXIKAZIOA errepresentatzen duten zenbait irudi eta horren esanahia azaltzen duten bideo bi:




Behin baino gehiagotan jasan izan dut "Infoxikazioa" deritzon hori, batez ere lan proiektuetarako informazioa bilatzean. Mila lehio zabaldik, mila webgune, mila esteka... laburbilduz, ordenagailuaren pantailaren goikaldea begiratzerakoan sentitzen den agobio hori hainbeste leiho zabalik izatean. Orain master amaierako lanarekin nagoela, eta jada marko teorikoarekin aurrera egiten nabilela, informazio iturri ezberdinak aurkitu eta gero informazio bera toki ezberdinetan aurkitu dut, eta lehen esan bezala, nire ordenagailuaren goikaldea lehioz betetzen da eta horrek infoxikazioa sentitzera narama. 

Irudiek ongi azaleratzen duten bezala, aurkitutako informazio guztia pantaila barrutik irtengo balitz bezala sentitzn dut, antolatu ezina, pilatu ezina... eta egia esan ez da oso atsegina sentsazio hori izatea. Horregatik guztiagatik, aurkitzen dugun informazio hori nola antolatu pentsatu behar dugu!

martes, 1 de marzo de 2016

3. PLE: Entorno personal de aprendizaje - Ikasketa inguru pertsonala


Castañeda eta Adellen (2013) testua erreferentzia bezala hartuta ondorengo mapa kontzeptuala sortu genuen ikaskuntza kooperatiboa deritzon metodologiaren bitartez. Talde txikitan banatu, talde bakoitzak artikuluaren atal bat irakurri eta work coffe baten bidez mapa osatzea lortu genuen.

NABIGATZAILEAK: Non bilatzen dugun informazioa? Bilaketaren praktikotasuna bilatzen dugu?

Badaude nabigaitzaile bat baino gehiago nahi beste informazio bilatzeko, esaterako, hauexek dira gehien erabiltzen direnak eta ezagunenak direnak:
  • Internet explorer
  • Firefox
  • Chrome



Esan beharra daukat ez dela lehenengo aldia Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen dudana, izan ere, gaur egun erabiltzen dudan nabigatzailea (Chrome) erabili baino lehen, etxean ordenagailu "handia" nuenean hori erabiltzen nuen, baina nahiko zaharkituta geratu dela uste dut. Hala ere, klasean aurreko ariketa egiterakoan gauza berriak ikasi nituen eta baliagarriak direla iruditzen zaizkit. Horrekin lotuta, pena bat da gaur egun erabiltzen dudan nabigatzailearen inguruan gauza berri gehiago ikasi ez izana, eta nabigatzailea aztertzeko aukeraketa egiterakoan zaharkituta geratu den hori aztertu izana. Hori dela eta, ikaskideek eginiko aurkezpenak interes handikoak izan zirela iruditu zitzaizkidan eta horren arira, gauza berriak ikasteko gogoa geratu zaitzaidanez ikaskideen blogak arakatzera jo nuen. 

Bestalde, nabigatzaileen erabileraren atzean asko dago, asko! Izan ere, erabilera arrunta garatzen dugu bilaketa bat egiterakoan baina praktikotasunera jo behar dugu. Zergatik? Badaudelako erremintak bilaketa prozesua erraztu eta arintzen dutenak, hala nola, "favoritos"-en gorde daitezkeen web orrialdeak, behin eta berriz helbide hori idazteko beharra ez izateko, edo plugins-ak, deskargak egiterakoan denbora aurrezteko. 

Mundu zabala da nabigatzaileena, eta oraindik handiegia geratzen zaizkidan arren poliki-poliki beharren arabera praktikotasun hori bilatzera joz gero, bertan ibiltzea erosotasuna dakar. Beraz, ikerketa paperean jarriz, garrantzitsua dela esango nuke, garrantzitsua eta zenbaitetan beharrezkoa ere. 



2016ko otsailak 29