Castañeda eta Adellen (2013) testua erreferentzia
bezala hartuta ondorengo mapa kontzeptuala sortu genuen ikaskuntza kooperatiboa
deritzon metodologiaren bitartez. Talde txikitan banatu, talde bakoitzak
artikuluaren atal bat irakurri eta work coffe baten bidez mapa osatzea lortu
genuen.
NABIGATZAILEAK: Non bilatzen dugun informazioa? Bilaketaren praktikotasuna bilatzen dugu?
Badaude nabigaitzaile bat baino gehiago nahi beste informazio bilatzeko, esaterako, hauexek dira gehien erabiltzen direnak eta ezagunenak direnak:
- Internet explorer
- Firefox
- Chrome
Esan beharra daukat ez dela lehenengo aldia Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen dudana, izan ere, gaur egun erabiltzen dudan nabigatzailea (Chrome) erabili baino lehen, etxean ordenagailu "handia" nuenean hori erabiltzen nuen, baina nahiko zaharkituta geratu dela uste dut. Hala ere, klasean aurreko ariketa egiterakoan gauza berriak ikasi nituen eta baliagarriak direla iruditzen zaizkit. Horrekin lotuta, pena bat da gaur egun erabiltzen dudan nabigatzailearen inguruan gauza berri gehiago ikasi ez izana, eta nabigatzailea aztertzeko aukeraketa egiterakoan zaharkituta geratu den hori aztertu izana. Hori dela eta, ikaskideek eginiko aurkezpenak interes handikoak izan zirela iruditu zitzaizkidan eta horren arira, gauza berriak ikasteko gogoa geratu zaitzaidanez ikaskideen blogak arakatzera jo nuen.
Bestalde, nabigatzaileen erabileraren atzean asko dago, asko! Izan ere, erabilera arrunta garatzen dugu bilaketa bat egiterakoan baina praktikotasunera jo behar dugu. Zergatik? Badaudelako erremintak bilaketa prozesua erraztu eta arintzen dutenak, hala nola, "favoritos"-en gorde daitezkeen web orrialdeak, behin eta berriz helbide hori idazteko beharra ez izateko, edo plugins-ak, deskargak egiterakoan denbora aurrezteko.
Mundu zabala da nabigatzaileena, eta oraindik handiegia geratzen zaizkidan arren poliki-poliki beharren arabera praktikotasun hori bilatzera joz gero, bertan ibiltzea erosotasuna dakar. Beraz, ikerketa paperean jarriz, garrantzitsua dela esango nuke, garrantzitsua eta zenbaitetan beharrezkoa ere.

2016ko otsailak 29
No hay comentarios:
Publicar un comentario