lunes, 15 de febrero de 2016

0.IBILBIDEAREN HASIERA- NONDIK NATOR ETA NORA NOA?

1993an jaioa, Itsasne, Elorriarra. Haur Hezkuntzako gradua egin nuen Huhezin (Eskoriatzan) eta jarraian Psikodidaktikako Masterra egitera bultzatu ninduen zerbaitek. Haur Hezkuntzako gradua hasi nuenean, eta batez ere lehenengo praktika aldia burutu nuenean argi geratu zitzaidan zein zen nire bidea, hezkuntzan murgiltzea, alegia. Hezkuntza bizitzaren gakoa izanik, eta batez ere gure bizitzako etaparik garrantzitsuena 0-6 adin tartea dela kontuan hartuta, zenbat gauza aldatu daitezke? Zerrenda bat osatzera joango banintz, uste  dut ez nukeela inoiz ere ez amaituko. Horrek piztu zidan master honetan barrena bidaiatzera, nire ikasketak Haur Hezkuntzako graduan soilik ezin ziren geratu, beraz, ibilbidea hasi berri dagoenez, oraingoan teknologia berrien munduan bidaiatzea tokatzen zait. 

Gizartea eraldatzen doa, aurrerapausoak nabari dira gaur egungo gizartean, zenbait arlotan esaterako, eta hezkuntza horietako bat izanik, ez al dugu horren berri izan behar? Noski, ez dugu imaginatzen ere zer nolako abantailak eta aberastasuna ekar ditzaketen teknologia berriek gure esparruan. Hori horrela, "Nuevas tecnologías e innovación educativa" deritzon ikasgaia hasi berri dugu, eta Esperientzia digitalak izendaturiko blog honetan ikasgaian zehar egingo dudan ibilbidea islatuko dut; taldeko zein bakarkako ariketak, hausnarketa pertsonalak... Ibilbide interesgarria eta benetan aberatsa izango delakoan nago, denetik ikasten da eta ez daukat bat ere zalantzarik ikasgaiko klase bakoitzetik, hau da, ibilbideko pauso bakoitzetik nire lanbiderako eta arlo pertsonalerako baliagarria izango den zerbait aterako dudala.

Horrekin guztiarekin, gogotsu nago ibilbide horretan murgiltzeko, beraz... lehenengo urratsa emanda, has dezagun bidea! 


No hay comentarios:

Publicar un comentario