Iritsi da ikasgai honen amaiera, ibilbide honen bukaera, etapa honen
itxiera... etapa eta prozesu guztiek amaiera bat dute, baina amaiera hori
norberak ematen dio itxiera, edo sarritan esaten dugun "punto eta
aparte" hori. Ibilbide honetan erreferente izan diren bi pertsona izan
ditugu, ibilbidean zehar gidatu gaituztenak, alegia, urratsez urrats joateko
ahalbidetu gaituztenak. Bada, ibilbide hori amaierara heldu da, baina esan
bezala bakoitzak ematen dio nahi duen amaiera, eman nahi badio, noski.
Input batzuk jaso ditugu eta norberak erabakitzen du input horiei
erabilgarritasuna eman edo ez, edo zenbateraino bereganatu. Teknologia berriak izeneko ikasgai
honetan hainbat gauza burutu izan ditugu, batzuk beste batzuk baino
gustukoagoak eta alderantziz, baina esan beharra daukat denetik zerbait ikasi
dudala eta bakoitzetik zerbait atera dudala bizitza errealera aplikatu ahal
izateko.
2 etapa izan ditut ibilbide honetan, batak eta besteak ezberdintasun
handiak izan dituzte, hala nola, ikasteko modua, irakasleak irakasteko erabili
duen modua, eginiko jarduerak... Hala ere, denetik zerbait ikasi arren,
hobetzekoak identifikatzeko aukera ere izan dut.
Hasierako etapan, Joxemirekin egin genituen proiektu ezberdinek hasieran
beldurra eta noraeza eragin zidaten arren, egiten nituen bitartean interesa
areagotzen joan zen poliki-poliki, baina hutsune bat geratu zaidala sumatzen
dut, esaterako "Videoconferencias" izeneko jarduera egin genuenean. Egunak
eta eguna eman nituen "incidente crítico" hori zein izango zen
pentsatzen, agobiatzera heldu nintzen. Ondoren, denbora bat hartu eta bideoa grabatzeko
nire denbora hartu nuen, gustura geratu nintzen azkenengo emaitzarekin eta
ilusioz eta jakin-minez beteta joan nintzen egun horretan klasera, ikaskide
guztien bideoak ikusi eta horrekin zer egingo genuenaren jakin-minez.
Beno ba, gauza da, bideo horiek ikusteko aukera guk geuk eskatu genuela, ez
zen denborarik egon bideo guztiak ikusteko, nirea adibidez ez genuen ikusi, eta
gainera bideoak ikusi eta gero hor amaitu zen dena, ez genuen gehiagorik egin.
Hori dela eta, lan bat egin eta horretatik ezer eraginkorra ez ateratzeak ez
zait bat ere gustatzen.
Bigarren etapan, Danirekin pintzelada asko eman ditugula uste dut, programa
eta aplikazio anitzak ezagutzeko aukera izan dugu baina ez dugu inon gustatuko
litzaidakeen bezala sakondu.
Hala ere, dena ez da txarra, hasieran esan bezala ibilbide baten lehenengo
pausuak ematera bultzatu gaituzte, urratsak erakutsiz eta leiho batzuk
zabalduz. Horregatik jarri dut BUKAERARIK GABEKO AMAIERA izenburu gisa,
hemendik aurrera norberaren esku dagoelako zer hartu eta zertarako. Denbora
aldetik aukera anitzagoak eskaintzeko denbora nahikoa egon ez dela onartzen
dut, eta behintzat inoiz ikusi gabeko gauzak ikusteko, ezagutzeko eta
erabilgarritasuna emateko leiho txikitxoak zabaldu ditut. Beraz, gaurtik
aurrera NIRE ESKU DAGO ibilbideari jarraikortasuna eman edo ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario